Oinarrizko bizi-euskarri eta Desfibriladorea erabiltzeko ikastaroaren helburu nagusia da osasun-laguntzak iritsi aurretik, parte-hartzaileak oinarrizko ezagupenen eta trebetasunen bidez gaitzea, bihotz-biriketako geldialdia duen pertsona bat artatu behar izanez gero.
Bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) eta DEA bat erabiltzea oinarrizko prestakuntza duen edozein pertsonaren eskura dago eta osasun-laguntzak iritsi aurretik erabakigarria izan daiteke pertsona baten biziraupena bermatzeko.
Ikastaro hauek osasun-arlokoak ez diren langileei zuzenduta daude, betetzen dituzten eginkizunengatik, bihotz-biriketako geldialdian dauden pertsonei lehen arreta emateko aukera handiagoa baitute, hau da, lehen esku-hartzaileak, entrenatzaileak, gorputz eta kirol-jardueretako monitoreak, kirol-instalazioetako langileak eta abar.
18/2019 Foru Legeko 17. artikuluaren arabera, Nafarroako kirol arloko lanbideetan sartzeari eta jarduteari buruzkoak, agintzen duenaren arabera, kirol-jardueretan presentzia fisikoa eskatzen duten lanbideren batean aritzen diren pertsona guztiek, boluntarioek barne, 2022ko irailaren 1erako lehen laguntzetako prestakuntza egiaztatu beharko dute.
Honako hauek dira kirolaren berezko lanbideak:
1. Kirol-monitorea
2. Entrenatzailea
3. Kirol zuzendaria
4. Prestatzaile fisikoa
5. Gorputz-hezkuntzako irakaslea (IBZren bidez egingo dute)
6. Boluntario kontratua duten pertsonak.
Informazio guztia hurrengo estekan.