Espainiako txapeldun Maitane Meleroren testa CEIMDen

2018/02/26

Maitane Melero atletak antropometriaren, indarraren eta erresistentziaren gaineko testa egin zuen, CEIMDen instalazioetan. Otsailaren 23an egin zuen, ortziralearekin, hain zuzen ere, 6 egun geroago 3.000 metroko lasterketan Espainiako txapeldun gelditu zenetik Espainiako Pista Estaliko Atletismo Txapelketetan. Xedea zen jakitea nola bukatu duen pista estaliko denboraldia, haize zabaleko denboraldiko entrenamenduari heldu ahal izateko kontuan harturik orain arte zenbat entrenatu den eta zenbat lehiatu den. Espainiako txapeldun gelditzeak merezimendu handia du, Maitanek ingeniari lana bateratzen baitu ama lanekin eta atletaren entrenamenduarekin. Espainiako Atletismo Federazioaren webguneak nabarmentzen zuen joan den astean Maitane dela historiako lehen atleta Espainiako txapeldunaren bere lehen titulua irabazitakoa ia-ia 35 urtetan, eta orobat nabarmendu finalean lortutako marka (9 minutu 8 segundo) azken 8 urteko markarik hoberena dela Espainiako Txapelketako final batean eta marka hori garai orotako 20 atleta hoberenen artean dagoela. Maitaneren ereduak erakusten digu lorpen handiak erdiesten ahal direla pazientziaz lan eginez, ezari-ezarian, buruz eta sen onez, gorputzari adituz, kirolari buruzko gaur egungo ezagutza zientifikoak probestuz, entrenamenduetan akitu gabe eta ordu aunitz entrenatu behar izan gabe. Azkenik, Maitaneren testen eta entrenamenduaren emaitzek balioko dute etorkizuneko atletek baliatu ahal izateko emakume honek, haren entrenatzaile Patxi Morentinek eta lagundu duten pertsona guztiek egindako lanaz. Horren guztiaren esker onez, Maitane Melerok Nafarroako emakume kirolari hoberenaren 2017ko saria bilduko du otsailaren 26an, astelehenarekin. Zorionak!

 

Espainiako txapeldun Maitane Meleroren testa CEIMDen

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.