Nazioarteko txirrindulari onenak Nafarroako bi lasterketetan lehiatuko dira uztailaren 23 eta 24an

2020/07/14

Nafarroak “Emakumeen Nafarroako Klasikoa” lasterketen bigarren edizioa hartuko du uztailaren 23 eta 24an. Bertan uneko nazioarteko txirrindulari onenek hartuko dute parte.

UCIren (Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna) munduko egutegiaren barnean daude bi probak, emakumezkoen elitezko kategorian. 25 talde nazional eta nazioarteko arituko dira horietan, horietatik zazpi World Tour mailakoak, hau da, munduko txirrindularitzaren maila gorenekoak.

Kirolaren Etxean aurkeztu dituzte bi klasikoak. Ekitaldian parte hartu dute Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak; Fernando Aranguren Iruñeko Udaleko Kirol eta Gazteria zinegotziak: Lekunberriko Udaleko alkate Gorka Azpirozek; Miguel Sabalza lasterketa-zuzendariak; eta Tourra bost aldiz irabazi zuen Miguel Induráinek.

Nafarroako Gobernuak, emakumezkoen kirola sustatzeko, hedatzeko eta babesteko asmoz, bi txirrindularitza-probak prestatzen lagundu du. Biak ala biak osasun- eta kirol-agintariek mota horietako ekitaldietarako ezarri dituzten osasun- eta segurtasun-protokoloei jarraituz eginen dira.

Uztailaren 23an Emakumeen Nafarroako Klasikoa izanen da, Iruñea eta Lekunberri artekoa. Ibilbideak 118 kilometro izanen ditu, eta txirrindulariek lehen mailako Ultzurrun eta Etxauri mendateak igoko dituzte, baita bigarren mailako Genbe eta Zuarrarrate ere.

Hurrengo egunean, 24an, txirrindulariek 122 kilometroko distantzia bete beharko dute, irteera eta helmuga Iruñean direlarik, Emakumeen Nafarroako Klasikoa izeneko proban. Olaberri, Tiebas, Biurrun, Tirapu, Artaxoa, Obanos, Galar eta Alto del Perdón mendateak igoko dituzte, eta helmuga nafar hiriburuko Armadaren Etorbidean izanen da.

25 talde izena emanda

25 taldek eman dute izena bi lasterketetan parte hartzeko, eta horietatik zazpi World Tourrekoak dira, hau da, emakumezkoen txirrindularitzako maila gorenekoak: Alé BTC, Canyon Sram Racing, CCC Liv, FDJ Nouvelle Aquitanie, Mitchelton Scott, Trek Segafredo eta Movistar Team espainiarra.

Parte-hartzaileen zerrendan beste hemezortzi talde daude, nazionalak eta nazioartekoak.

Arkea, Bizkaia Durango, Bepink, Boels Dolmans, Ceratizit WNT, Colnago, Cycling Friendly, Charente Maritime WC, Doltcini Van Eyck Sport, Eneicat RBH Global, Farto – Aguas do Paraño, Laboral Kutxa, Massi Tactic, Paule KA, Rio Miera, Sopela Women´s Team, Valcar eta WCC Team dira lasterketaren tropela osatuko duten taldeak.

Nazioarteko txirrindulari onenak Nafarroako bi lasterketetan lehiatuko dira uztailaren 23 eta 24an Nazioarteko txirrindulari onenak Nafarroako bi lasterketetan lehiatuko dira uztailaren 23 eta 24an

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.