Nafarroako Gobernuak 95.000 euro bideratzen ditu kirol eta turismo aktiboko eta kulturaleko zerbitzuak ematen dituzten enpresei diru-laguntzak emateko, naturarekin harremanetan dauden hezkuntza- eta kirol-proiektuak garatzeko hezkuntza zentroei zuzen

2022/04/13

Kultura eta Kirol Sailak, NKIren bidez, 95.000 euroko diru-laguntza deialdia onartu du kirol eta turismo aktiboko eta kulturaleko zerbitzuak ematen dituzten enpresentzat, 2021-2022 ikasturtean, ikastetxeekin naturan egiten diren jardueren hezkuntza- eta kirol-proiektuak garatzeko.

Proiektu horien helburua da ingurumen-inpaktu txikia eragiten duten jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak egitea natura-ingurunean, eta, horrela, horiek kontserbatzen laguntzea, hezkuntza- eta kirol-ikuspegiarekin, jarduera fisikoa etengabe praktikatzeko ohiturak sortzea lehenetsiz, balioen, jarreren eta arauen eskala bati lotuta, bai eta jarduera fisikoak garapen pertsonalean dituen ondorioak ezagutzea ere.

Hezkuntza- eta kirol-proiektu horien babesean egiten diren jarduerek, batetik, gaitasun fisikoak eta mugimendu-gaitasunak hobetzeko eta, ondorioz, ohitura osasungarriak finkatzeko tresna izan behar dute, eta, bestetik, gizartean bizitzeko beharrezkoak diren afektibitate- eta harreman-gaitasunak eskuratzeko tresna.

Eskabideak aurkezteko epea eta modua

Diru-laguntza eskaerak eta hasierako agiriak apirilaren 9tik 23ra bitartean aurkez daitezke, eta nahitaez telematikoki egin beharko dira Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapideen Katalogoaren bidez.

Diru-laguntza 2021-2022 ikasturtean ikastetxeei eskainitako kirol-jardueren hezkuntza-proiektuak antolatu, kontrolatu eta garatzeari dagozkion gastuak ordaintzeko izango da, eta 3 eguneko iraupena izango dute.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.