Nafarroako Gobernuak 30.000 euro bideratuko ditu irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta kirol-zerbitzuetako enpresak diruz laguntzeko, 2021-2022 ikasturtean ikastetxeei zuzendutako kirol-hastapeneko hezkuntza- eta kirol-proiektuak garatzeko

2022/04/18

Kultura eta Kirol Sailak, INDren bidez, 30.000 euroko diru-laguntza deialdia onartu du irabazi-asmorik gabeko erakundeentzat eta kirol-zerbitzuetako enpresentzat, 2021-2022 ikasturtean ikastetxeekin kirol-hastapeneko hezkuntza- eta kirol-proiektuak garatzeko.

Programa horien helburua da neska-mutilengan beren mugimen-trebetasunak kirol-hastapenetik gara ditzaten sustatzea, horrela, beren segurtasun pertsonaletik beren ekintzen kudeaketa autonomoraino, etorkizunean praktikatu nahi dituzten gorputz- eta kirol-jardueren irakaskuntzan proposatzen zaizkien mugimen-lanak egiteko gaitasuna hobetzeko.

Hezkuntza- eta kirol-programa honen babesean egiten diren jarduerak garatu beharreko modalitateen kirol-hastapenetik bideratu beharko dira, lehiaketa kontuan hartu gabe.

Eskabideak aurkezteko epea eta modua

Diru-laguntza eskaerak eta hasierako agiriak apirilaren 13tik 27ra bitartean aurkez daitezke, eta telematikoki egin beharko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Atariko Izapideen Katalogoaren bidez.

Diru-laguntza 2021-2022 ikasturtean ikastetxeei kirol-hastapeneko hezkuntza-proiektuak antolatu, kontrolatu eta garatzeari dagozkion gastuak ordaintzeko izango da, eta egun bateko iraupena izango dute.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.