Nafarroak Karateko taldekako Munduko Kopa hartuko du azaroan

2024/07/02

Nafarroak Karateko Taldekako Munduko Kopa hartuko du azaroan. Gaur goizean aurkeztu dute Madrilen, Kirol Kontseilu Gorenaren egoitzan, Kultura, Kirol eta Turismo kontseilari Rebeca Esnaolak parte hartu duen ekitaldian.

Hain zuzen ere, hitzordua azaroaren 22tik 24ra izango da, Navarra Arena pabiloian, eta, lehen aldiz, banakako Munduko Txapelketatik aparteko lehiaketa formatu berri bat izango du. Bertan 40 herrialdek hartuko dute parte eta guztira 20 talde arituko dira lau modalitateetako bakoitzean.

Esnaola kontseilariaz gain, aurkezpenean parte hartu dute Fernando Molinero CSDko Kirol zuzendari nagusiak, Antonio Moreno Espainiako Karate Federazioko presidenteak eta Antonio Espinós Nazioarteko Federazioko presidenteak.

Sailburuak nabarmendu duenez, txapelketa hau "ez da soilik goi-mailako kirol-konpetentzia bat, baizik eta diziplina, errespetu eta dedikazio adierazpen bat ere bada, arte martzial noble hori praktikatzen duten guztien ezaugarria".

Esnaolak azpimarratu duenez, "nazio eta nazioarte mailako edozein kirol lehiaketa edo ekitaldi Nafarroako Gobernuan hartzen dugu herritarren artean diziplina ezberdinak ezagutarazteko aukera bezala, eta gazteen eta haurren artean praktika bultzatzeko aukera bezala".

Kontseilariak honako hau adierazi du: "gure erkidegoan, karatea oinarritik bultzatzen dugun kirola da, Nafarroako Kirol Jokoen bidez, eskola-zikloan garatzen diren lehiaketak, eta diziplina horretan 300 ikaslek parte hartu zuten azken urtean".
 

Nafarroak Karateko taldekako Munduko Kopa hartuko du azaroan Nafarroak Karateko taldekako Munduko Kopa hartuko du azaroan Nafarroak Karateko taldekako Munduko Kopa hartuko du azaroan Nafarroak Karateko taldekako Munduko Kopa hartuko du azaroan

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.