Nafarroak aintzatetsi du, Kirol Meritua saritzeko Dominekin, Foru Komunitatean kirola sustatzeko lanean aritu diren pertsonen ekarpena

2021/12/02

Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria burua izan da gaurko 2021 Kirol Merituaren Dominak entregatzeko ekitaldian; golardo horiekin, foru Exekutiboak saritu nahi ditu Foru Komunitatean kirola sustatzeko asmoz teknikari, zuzendari eta kirol alorretako jardueretan kolaboratzen aritu izan diren pertsonak.

Tronuaren Aretoan, Chivitek Urrezko Domina entregatu die Aimar Olaizola pilotari ohiari eta Juan Carlos Unzue futbolari ohiari, eta Zilarrezko Domina kirol alorrarekin lotuta 25 urte baino gehiago eman dituzten askotariko diziplinetakoak diren 28 pertsonari, alor horiek izanik pilota, beisbola, txirrindularitza, judo, kick boxing, mendizaletasuna edo eskubaloia.

Bere mintzaldian, Lehendakariak zoriondu egin ditu saritu guztiak, eta adierazi du Nafarroako Gobernuak, Kirolaren Institututik, aurrerantzean ere sustatuko duela “kirolaren eta jarduera fisikoaren esparruak izaten jarraitzea balio positiboak, berdinzaleak, lurraldea bateratzearen aldekoak eta eskuragarriak dakartzatenak”.

Ekitaldiko burua izanik Lehendakaria, bertan izan dira Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakaria; Jose Luis Arasti Nafarroako Gobernuko ordezkaria; Rebeca Esnaola Kultura eta Kiroleko kontseilaria; Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari gerentea den Miguel Angel Pozueta; Kirolaren zuzendariordea den Primitivo Sanchez ere. Halaber etorri dira Hezkuntza, Herritarren Partaidetza eta Gazteriako Fernando Sesma zinegotzi ordezkaria; Asun Olaechea, Kontuen Ganberako lehendakaria eta Francisco Javier Eneriz Arartekoa.

Olaizola eta Unzue, “kirol ibilbide bikainak eta lan askorekin lortutako garaipen-zerrenda”

2021. urteko Kirol Merituaren Urrezko Dominak eman zaizkie Aimar Olaizola pilotari ohiari eta Juan Carlos Unzue futbolari ohiari; kirolari biek “ibilbide bikainarekin kontatzen dute, lan asko eginez lortzera heldu diren garaipen-zerrenda bat”, adierazi du Lehendakariak. Sarituak dira “eredu bat, ez bakarrik curriculum horrengatik, baita herritarrengana helarazitako balioengatik ere”, esan du Chivitek. Biek garatu dituzte “karrera bikainak, Nafarroaren izena ere barreiatuz munduan”, ekarpena eginez “lana, iraunkortasuna, erresilientzia bezalako balioak finkatzean”.

Urrezko Domina jasotzen lehena izan da Juan Carlos Unzue; horrela Nafarroako Gobernuak saritu nahi izan du “kirolaren baliotan egindako bere ekarpena eta hedapen jarduera, bereziki mugak gainditzeri dagokionez, bere ageriko proiekzio publikoa, alboko esklerosi amiotrofikoa (AEA) barreiatu eta bistaratzeko jarduerarekin erakutsi duen jarduera eredugarria dela eta. Bere diskurtsoan, Lehendakariak azpimarratu ditu Unzueren “une apartak” atezain bezala, “guztiok oroitzen ditugunak”. Era berean, nabarmendu du “indar mental eta fisikoa” zeinekin gainditzen ari den AEA, eta eskertu egin du bere “bistaratzeko eta hedapenerako jarduera, eta guri oroitaraztea zientzia eta osasuna zaindu behar ditugun zutabeak direla, errekurtsoak hala nola konpromiso politiko eta instituzionala bitarteko”.

Atezain bezala, Juan Carlos Unzue, Taxoaren prestatutako jokalarien lehen belaunaldiaren emaitza da. C.A. Osasuna taldean debutatu eta bi denboraldi jokatu zituen, eta jarraian F.C. Barcelona, Sevilla F.C., C.D. Tenerife eta Real Oviedo taldetan aritu zen, C.A. Osasunara itzuli eta 2003an erretiratu aurretik. Orkoienen jaio zen 1967an; halaber lehenengo entrenatzaile lanetan aritu zen C.D. Numancia, R.C. Celta de Vigo eta Girona F.C. taldetan, horrez gain F.C. Barcelonako atezainen entrenatzailea izanik, etapa ezberdinetan. 2020an aulkietatik erretiratu zen AEA diagnostikatu ziotenean; ordutik aurrera, gartsuki aritu da gaixotasun honi buruzko kontzientziatze publikorako lanean.

Unzuek eskertu egin du saria bere lurrean jaso izana, bere familiakoekin batera. “Urte asko izan dira familiatik urrun, baina beti elkartuta, eta harro Nafarroakoa izateaz eta hemen hazi izanaz”, esan du. ELArekin diagnostikatutako pertsonez ere hitz egin du futbolari ohiak, eta “bizitza duina” eskatu du eurentzat.

Bere atzetik, urrezko Domina jaso du 1979an Goizuetan jaiotako Aimar Olaizola pilotari ohiak. Golardo honekin, Nafarroako Gobernuak goraipatu du “gure komunitateko kirolari egin dion ageriko ekarpena, profesional bezala 23 urte baino gehiagoko epean arrakasta gogoangarrien ibilbide luze bat garatu ostean”, aipatzekoa izanik gainera “bere proiekzio publikoa”. Chivite Lehendakariak bere azken partidua joan den 2021eko azaroaren 13an Goizuetan jokatu zuen pilotari ohiaren lorpenak errepasatu ditu, “lesio larri batetik osatzeko” eta karrera 42 urtera arte luzatzeko bere gaitasuna txalotuz. “Aurrerantzean ere ispilu bat izaten jarraituko duzu hainbat eta hainbat kirolari eta zaleentzat, denboraren joanarekin ere zuregan erreferente bat aurkituko duten haientzat”, azpimarratu du Chivitek.

Olaizola II. ak, esparru pilotazalean ezagutzen zaion bezala, 1.307 partidu jokatu ditu; 26 final, eta 14 txapela lortu ditu; horrek pilotari onenetako bat eta pilotaren etapa onenetako baten erreferente bat bihurtzen du.

Bere hitzaldian, pilotari ohia pozik eta ilusioz beterik agertu da. Sari “oso berezia” dela esan du, eta ibilbide oso bat aintzatesten duela. Gainera, adierazi du “ohorea” dela Unzuerekin batera jaso izana “kirolaren munduko erreferentea” delako.

Jarduera eta dedikazio gartsua kirola sustatzerakoan Nafarroan

Urrezko Dominak entregatu aurretik, Zilarrezko Dominak banatu zaizkie edizio honetan hain zuzen 28 profesionalei “Foru Komunitatean kirola sustatzerakoan kirol jardueretan edo lan teknikoetan erakutsitako bere jarduera eta dedikazio sutsuagatik, kirol nafarraren aldeko entrega eta diskrezio jarrerak direla medio”. Chivitek adierazi du bere mintzaldian “urtez urte, kirolari 25 urteko dedikazioa ematen diharduten pertsonen zerrenda luze batekin kontatzen dugula, kasu askotan laguntza hori altruista eta eskuzabala izanik”. “Komunitate txiki bat gara, baina harrigarria da zenbat pertsonak ahalbidetzen duzuen kirola hain sustraituta egotea gure komunitatean”, arbuiatu du Lehendakariak.

Kirol Meriturako Dominen entrega ekitaldiaren garapena

Boccherini Hirukotea, zeinen kideak Nafarroako Goi Mailako Kontserbatoriokoak diren, izan da ekitaldia girotzeko konposizio musikal ezberdinak interpretatu dituena. Hain zuzen, golardoen banaketa ekitaldiaren hasieran entzun da Nafarroaren Ereserkia. Urrezko Domina jaso duten pertsonen hitzak entzun ostean, Haendelen Lascia qu’io pianga pieza musikala interpretatu da. Chivite Lehendakariaren mintzaldia eta gero, amaiera bikaina emateko, entzun da K. Jenkinsen 1. mugimendua den Palladio pieza.

Nafarroak aintzatetsi du, Kirol Meritua saritzeko Dominekin, Foru Komunitatean kirola sustatzeko lanean aritu diren pertsonen ekarpena

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.