Kirol Institutuak milioi bat eurora bitarteko laguntza emango du toki-erakundeek kirol-instalazioak berritu ditzaten

2024/06/10

Gaur argitaratu da NAOn Nafarroako toki entitateentzako dirulaguntzen deialdia, betiere obrak 2024an hasi eta aurtengo azaroaren 15a baino lehen amaitzen badira.

Laguntza hauekin, Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuak Erkidegoaren lurralde eta gizarte egituraketa bultzatzea du helburu, udalerrietan kirola egitea sustatzen duten kalitatezko kirol-instalazioen bidez; baita kirol federatua eta lehiaketakoa ere eta horren ondorioz, lurralde osoan nafarren bizi-kalitatea hobetzea lortu nahi du.

Laguntza hauek jaso ditzaketen inbertsioak egungo instalazioetan egin beharreko eraberritzeetan baizik ez dira aplikatuko, obra berriko proiektuak eta handitzeak alde batera utzita. Instalazioak mantendu eta kontserbatzeko jarduketak ere ez dira barne hartuko.

Deialdi honek, zein denbora gutxi barru Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den, hiru laguntza-modalitate ezberdin barne hartzen ditu. Lehenengoa 12.000 biztanle baino gehiago dituzten toki-entitateen kirol-instalazioetako jarduketetarako izango da, eta 120.000 euroko zuzkidura batekin kontatzen du. Bigarrena, 280.000 euro artekoa dena, 3.001 eta 12.000 biztanle artean dituzten herriei zuzenduta dago. Azkena, 3.000 biztanle edota gutxiago dituzten entitateentzat da eta kasu honetan 600.000 eurorainoko aurrekontuarekin kontatzen du.

Lehenengo bi modalitateetarako, proiektuaren aurrekontuaren % 60 finantzatuko da gehienez, 60.000 euroko mugarekin. Herri txikienetan, 3.000 biztanle edo gutxiago dituztenetan, gehieneko zenbatekoa obra-aurrekontuaren % 80 izango da, eta muga 80.000 eurokoa.

Balorazio-irizpideak

Eskaerak baloratzeko, hainbat irizpide hartuko dira kontuan, esaterako biztanleria (40 puntu) edo jardueraren ezaugarriak (60 puntu). Lehenengo kasuan, biztanle kopurua, populazio-dentsitatea edo bestela despopulazio-arriskua hartuko dira erreferentziatzat. Bigarrenean, puntuazioak zerikusia izango du egindako inbertsioarekin, instalazioaren antzinatasunarekin, irisgarritasunaren edo energia-eraginkortasunaren hobekuntzekin edo aurreko ekitaldietan jasotako dirulaguntzekin.

Eskaerak nahitaez telematikoki aurkeztu beharko dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 30 egun naturaleko epean.

Kirol Institutuak milioi bat eurora bitarteko laguntza emango du toki-erakundeek kirol-instalazioak berritu ditzaten

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.