Jaione Equisoain nazioarteko judoka nafarrak Iruñeko Santa Teresa Ikastetxea bisitatu zuen joan den otsailaren 3an. Bisita NKIren Nafarroako kirolarien hitzaldiak zure ikastetxean programaren ekintza bat izan zen.
Errespetua, ahalegina eta dedikazioa izan ziren Jaione Equisoainek gehien errepikatu zituen hitzak, eta, aldi berean, bidea gozatzearen eta benetan zoriontsu egiten zaituenaren alde borrokatzearen garrantzia helarazi zien.