INDAFk Nafarroako kirolaren arloko politika publikoak aurkeztu ditu Europako mintegi batean

2026/09/24

Europako Kirolaren Astea dela eta antolatutako jardunaldian INDAFeko zuzendari kudeatzaileak parte hartu du, eta Nafarroak 2027ko Europako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Eskualde izateko jaso duen izendapena nabarmendu du

INDAFk parte hartu du «Europar Batasuna mugimenduan: #BeActive ekimenaren inspirazioa eta arrakasta-ekintzak» izeneko online mintegian. Nafarroak Europar Batasunean duen Ordezkaritza Iraunkorrak antolatu du topaketa, 2026ko Europako Kirolaren Astearen esparruan. Bileran, Europar Batasunak kirolaren eta jarduera fisikoaren arloan dituen lehentasunak aztertu dira, eta, halaber, Nafarroak 2027ko Europako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Eskualde izendatu ondoren garatuko dituen jardun-ildo nagusiak aurkeztu dira.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko (INDAF) zuzendari kudeatzaile Jorge Aguirrek Nafarroak 2027ari begira dituen jardun-ildo nagusiak aurkeztu ditu. Bere hitzaldian, nabarmendu du Europako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Eskualde izendatzeak aukera ematen duela kirola eta jarduera fisikoa osasunarekin, gizarte-kohesioarekin eta Nafarroaren proiekzioarekin lotutako tresna gisa sustatzen jarraitzeko, Foru Komunitatean ondare iraunkorra sortzeko helburuarekin.

Aguirrek azken urteotan egindako lana eta INDAFek sustatutako zenbait programa nabarmendu ditu, hala nola Nafarroako Kirol Jokoak, eskola-kiroleko ekimenak eta jarduera fisikoa agintzeko programak. Era berean, esparru horretan aurreikusitako mugarri nagusietako batzuk aurreratu ditu; besteak beste, 2026ko urrian egitekoa den Emakumea eta Kirola Kongresua eta 2027an emakumezkoen eskubaloiaren Erreginaren Kopa Navarra Arenan egitea.

Bestalde, Adela Griffiths INDAFeko kirol-teknikariak mintegiko mahai-inguruan parte hartu du, Nafarroan osasunaren arloko jarduera eta ariketa fisikoa agintzeko proiektuak aurkezteko. Osasun komunitarioko eredu horrek osasun-sistema jarduera fisiko eta kiroleko profesionalekin lotzen du.

Mintegia Nafarroako Gobernuaren Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak sustatutako aldizkako topaketen zikloaren barruan dago, eta Europako hainbat eragilerekin esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko aukera eman du, #BeActive kanpainaren helburuei eta herritarren artean bizimodu aktiboagoa sustatzeari dagokienez.

 Esnaola kontseilaria eta INDAFeko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre, jardunaldian parte hartu duten ikasleekin, 2027ko Europako Eskualdearen ebaluazio-batzordeko kideekin eta Erriberako udalerrietako udal-ordezkariekin batera.
Esnaola kontseilaria eta INDAFeko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre, jardunaldian parte hartu duten ikasleekin, 2027ko Europako Eskualdearen ebaluazio-batzordeko kideekin eta Erriberako udalerrietako udal-ordezkariekin batera.
INDAFk Nafarroako kirolaren arloko politika publikoak aurkeztu ditu Europako mintegi batean

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.