Ikastetxeek eskola kirola sustatzeko diru-laguntzak eska ditzakete, 50.000 euro bideratuko dira horretarako

2021/08/31

Kultura eta Kiroleko Departamentuak, Nafarroako Kirolaren Institutuaren bitartez, 50.000 euro bideratuko ditu 2021-2022 ikasturtean Nafarroako ikastetxeetako ikasleen artean jarduera fisikoa sustatzeko. Diru-laguntza eskatzeko eskaera, telematikoki egin beharko da, 2022ko urtarrilaren 28a baino lehen.

Eskola-ume nafarren jarduera fisikoak, jostetakoak eta aisiakoak bultzatzea du helburu programak, heziketaren osagaia nagusi izanik, ohitura har dezaten adinean gora egin ahala jarduera horiekin jarraitzeko; horrela, bizimodu osasungarria bultzatuko da eta umeen egoneko bizitza eta obesitatea, besteak beste, galaraziko dira.

Programaren barruan eskaintzen eta gauzatzen diren kirol jarduera fisiko guztiek errespetatu beharko dituzte departamentu eskudunek, besteak beste Kultura eta Kirol, Hezkuntza eta Osasun departamentuek, COVID-19ari loturik ezartzen dituzten protokoloak, neurriak eta baldintzak.

Kirol programa

Diru-laguntza eskatuko duten ikastetxeen Eskola-umeen kirol programak 2021eko urriaren 1etik 2022ko maiatzara bitartean egingo diren jarduerak bilduko ditu. Programek helburu izango dute eskola-ordutegian zein eskola-orduteitik kanpo jarduera fisikoen orduak zein horietan parte hartzen duten ume kopurua gehitzea.

Gainera kirolaren balioak, hala nola, ahalegin pertsonala, taldeko lana eta lankidetza sustatuko dituzte, beti ere, genero-ikuspegia zainduz.

Diruz-lagunduko dira jardueren material suntsigarria, monitoreen gastuak, prestakuntza gastuak zein jardueretan egindako egindako joan-etorriak.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.