Hezkuntza-kiroleko programetarako laguntzen eskaera epea zabalik dago jada

2025/05/13

Dirulaguntzak 150.000 euroko aurrekontua du eta eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 27an amaituko da.

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (INDAF) ireki du unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuak eskaintzen dituzten ikastetxe publiko, pribatu eta itunpekoei zuzendutako hezkuntza-kiroleko programetarako laguntzen eskaera epea.

Laguntza hauek hiru eguneko iraupena duten naturako jardueren programetarako eta egun bateko kirol-hastapeneko programetarako dira.

Deialdi biek dute helburu ikasturtean zehar Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan eskaintzen eta garatzen diren jarduera fisiko-kiroleko jarduerak finantzatzea, betiere langile kualifikatuen bidez zuzenduta badaude. Lehiaketa bidezko araubidean emango dira laguntzak, eta Nafarroako Turismo Erregistroan izena emanda dauden eta gaur egun kirol-zerbitzuak ematen dituzten Nafarroako enpresei zuzenduta daude.

Dirulaguntzen zenbatekoak eta programen helburua

Hezkuntza-kiroleko ikuspegiarekin, programa hauen helburua da ikasleek kirol-modalitate ezberdinak ezagutzea, gaitasun motorrak garatzea, jarduera fisikoarekiko atxikimendua sustatzea eta bizitza osasungarriaren balioak eta ohiturak barneratzea.

Naturako Jardueren proiektuek 125.000 euroko laguntza jasoko dute, ingurune naturalean egiten diren eta ingurumen-inpaktua txikia duten hiru eguneko jarduera fisiko-kirolekoak antolatzeko.

Bestalde, Kirol Hastapeneko proiektuek 25.000 euroko laguntza jasoko dute, egun bateko iraupena duten jarduera fisiko-kirolekoak antolatzeko kostuak partzialki estaltzeko. Kasu honetan, bai Nafarroako enpresek bai irabazi-asmorik gabeko erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak.

Eskabideak aurkeztea

Deialdi biei buruzko informazio guztia, araudia, beharrezko dokumentazioa eta eskabide-orria eskuragarri daude Nafarroako Gobernuko Izapide-Katalogoan. Programetarako laguntza eskatu nahi izanez gero, honako esteketan klik egin: Naturako Jarduerak eta Kirol Hastapena.

Eskabideak telematikoki baino ez dira aurkeztu beharko, izapide-fitxa bakoitzean gaitutako “ESKATU” botoiaren bidez. Aurkezteko epea 2025eko maiatzaren 27an amaituko da, hau da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 15 egun naturaleko epean.

Informazio gehiago lortzeko, interesa duten klubek, elkarteek eta enpresek harremanetan jarri ahal izango dute Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuarekin, helbide elektroniko honen bidez: promocion@navarra.es, edo telefono honetan deituz: 848 42 51 11.

Hezkuntza-kiroleko programetarako laguntzen eskaera epea zabalik dago jada

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.