Nafarroako Gobernuak ontzat eman du, gaurko bere bilkuran, foru dekretu bat zeinen arabera arautuko diren Foru Komunitateko Kirol Sariak (Kirol Merituaren Domina -urrea edo zilarra-, Ohorezko Aipamena eta Kirol Golardoa), horrela sari ezberdinak aldatzera, birdefinitzera eta argitzera helduz, betiere hautagaiak baloratzerakoan kontuan hartu beharreko merituak eta irizpideak zehazte aldera. Era berean, kirol sari ezberdinen emakidarako prozedura arinduko da, Kirol Golardoen kasuan herritarren artean prozedura parte hartzaileak sustatzeko aukera finkatuz, bozkatu daitezen.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)