CEIMDek herrialde osoko kirol-medikuntzako profesionalak bildu ditu Iruñean

2026/10/05

Avilés Taldearen XV. Lan Jardunaldiak urriaren 5ean eta 6an egiten ari dira, autonomia erkidegoetako, errendimendu handiko eta teknifikazioko zentroetako eta toki-erakundeetako medikuntza arduradunen parte-hartzearekin

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko (INDAF) Kirolaren Azterketa, Ikerketa eta Medikuntza Zentroak (CEIMD) Avilés Kirol Medikuntzako Lan Taldearen XV. Lan Jardunaldiak hartzen ditu urriaren 5ean eta 6an. Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiak (CSD) eta CEIMDko zuzendaritza medikoak antolatutako topaketak hainbat autonomia erkidegotako kirol-medikuntzako zentro publikoetako profesionalak bildu ditu Iruñean.

Jardunaldiak astelehen honetan inauguratu dituzte Rebeca Esnaola Kultura, Kirol eta Turismo kontseilariak eta Ignacio Melendro Jurado Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko Kirol Zientzietako zuzendariorde nagusiak. Bi egunetan zehar, parte-hartzaileek esperientziak eta ezagutzak partekatuko dituzte, eta kirol-medikuntzarekin, osasunarekin eta errendimendu handiko kirolarekin lotutako hainbat gai aztertuko dituzte.

Bere hitzaldian, Esnaolak CEIMDek duen zeregina nabarmendu du, “medikuntza, zientzia eta kirola bat egiten duten” gune gisa. Era berean, Nafarroak “kirola ikuspegi zabal batetik ulertzearen aldeko apustua” egiten duela azaldu du, eta ikuspegi horretan “kirol-jarduerak, osasunak, ikerketak, berrikuntzak eta ezagutzak elkarrekin egin behar dutela aurrera”.

Jardunaldien egitarauak osasunerako ariketa fisikoaren preskripzioarekin, bihotz-errehabilitazioarekin, paziente onkologikoen arretarekin, kirolarien osasun kardiobaskularrarekin eta jendetza handia biltzen duten ekitaldietako osasun-arretarekin lotutako gaiak jasotzen ditu, besteak beste. Azken horren barruan, Sanferminetako osasun-arretaren esperientzia ere aztertuko da. Halaber, errendimendu handiko kirolari lotutako gaiak jorratuko dira, hala nola genetika, metabolomika, suplementazioa eta entrenamendu kognitiboa.

Topaketaren programan Nafarroako Kirol Teknifikazio Zentroko instalazioetara bisita eta hainbat lan-bilera ere aurreikusi dira.

2009an sortutako lan-taldea

Avilés Lan Taldea 2009an sortu zen, Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiaren bultzadaz, eta autonomia erkidegoetako Kirol Medikuntzako Zentroetako, Errendimendu Handiko eta Teknifikazioko Zentroetako eta hainbat toki-erakundetako mediku arduradunak biltzen ditu.

Urtero egiten diren jardunaldiek esperientziak, ezagutza tekniko eta zientifikoa eta ekimen profesionalak partekatzeko topagune gisa balio dute. Era berean, zentroen artean ohikoak diren arazoei heltzea eta Kirol Medikuntzako zentro publikoen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea dute helburu.

Topaketa hau Nafarroa 2027ko Europako Kirol Eskualde izendatu duten unearekin bat dator. Irekiera ekitaldian, kontseilariak adierazi duenez, bereizgarri horrek “Nafarroak jarduera fisikoa eta kirola osasunaren, inklusioaren, hezkuntzaren eta gizarte-kohesioaren tresna gisa sustatzeko duen konpromisoa agerian uzten du”.

CEIMDek herrialde osoko kirol-medikuntzako profesionalak bildu ditu Iruñean CEIMDek herrialde osoko kirol-medikuntzako profesionalak bildu ditu Iruñean CEIMDek herrialde osoko kirol-medikuntzako profesionalak bildu ditu Iruñean CEIMDek herrialde osoko kirol-medikuntzako profesionalak bildu ditu Iruñean CEIMDek herrialde osoko kirol-medikuntzako profesionalak bildu ditu Iruñean CEIMDek herrialde osoko kirol-medikuntzako profesionalak bildu ditu Iruñean

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.