Beatriz Zudaire García eta Daniel Milagros Herce, 2023ko kirolari nabarmenenak

2024/01/19

Herritarrek emandako bozken arabera, Beatriz Zudaire García kirolaria eta Daniel Milagros Herce irristatzailea izan dira 2023ko kirolari nabarmenenak. Hala hautatu dituzte Nafarroako Gobernuak urtero ematen dituen Kirolaren Sarien herri bozketan.

Taldeen hautaketari dagokionez, bozkatuenak izan dira gizonezkoen futboleko C.A. Osasuna eta emakumezkoen kategorian, A.D. San Juan Irristaketa taldea. Teknikarik onenerako saria, aurten Uxue Almiñanari eman diote, Gimnasia Erritmikoko Lagunak Klubeko entrenatzaile bezala bete ohi duen lanagatik. Bozkatutako seigarren kategoria, arbitrorik nabarmenena esleitzeko litzatekeena, Aitziber Gorraiz Larrion Taekwondoko Nazioarteko arbitroarentzat izan da.

Botoen bidez erabakitako golardo hauez gainera, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (NKJFI) zuzenean eman ditu hainbat sari. Hala, Tuterako S.D.R Arenasek golardoa lortu du klub onenaren kategorian, kudeaketa egokiaren erreferente den gure Komunitateko hego eremuan betetako zereginagatik, kirol eta gizarte eskaintza anitza lagun, zeinetan nabarmentzekoak diren igeriketa, triatloi, padel, tenis edo squash modalitateak. Negu Kiroletako Nafarroako Federazioa saritua izan da bere jarduketen eta emaitzen harira, bereziki iraupen-eskia, izotz modalitateak eta mushing-a bezalako espezialitatean, kirol femeninoari eta inklusiboari garrantzi berezia emanez. Bestalde, Iker Oronoz Salaberria nabarmendu dute federatu gabeko 7 amateur futbol lehiaketan zuzendari kudeatzaile, antolatzaile eta sustatzaile gisa, 2300 partaide baino gehiago tarteko izanik, kirol jarduerari izaera sozial bat emanez, praktika uzteko adin sentiberen tartetan. Kirol balioen kategoriako Gimnasia erritmikoaren S.D.Lagunak saritua izan da talde ekitatearen aldeko bere apustuagatik, maila gorenean lehiatzeagatik mistoa izanik emakumezkoen erabateko gehiengoa duen modalitate batean. Azkenik, udal zerbitzurik onenerako Golardoa, FNMC-ren eskutik proposatua eta ATEDENA/NAKITEL-ek bideratua, Azkoieneko Udaleko udal zerbitzuak jaso du, kudeaketa eredua aldatzekotan diren jardueren eta eskolen barietate anitzean erabilitako kudeaketako eredu zentralista eraginkorragatik.

Edizio honetan herritarren partaidetza ahalbidetu da sei kategoria bozkatuz, Nafarroako Kirolaren Institutuko teknikariek, kirol federaziotako, prentsa espezializatuko eta udal kiroletako teknikariek eratutako Nafarroako Kirolaren Golardoen Batzordeak emandako finalisten proposamenari jarraiki.

Bozketen emaitzak

Emakumezkoen kirol kategorian 1.533 boto jaso dira; horietatik, Beatriz Zudairek babesen % 25a jaso du, Carlota Ciganda Machiñenarekin (% 24) lehia oso parekatua izan ondoren; atzetik datoz Ruth Arza Gaston (% 21), Naiara Irigoyen Indave (% 21) eta eskubaloiko Lysa Tchaptchet Defo jokalaria (% 9).

1.421 botoen % 31rekin, Daniel Milagros Hercek automobilgintzako pilotu Mikel Azcona Troyasen (% 22) aurretik jartzea lortu du; hirugarren postuan suertatu da padeleko jokalari profesionala den Jon Sanz Zalba (% 21), aldiz Sergey Hernandez laugarren (% 18) eta Edgar Rondon (% 8) bosgarren suertatuz.

Talde femeninoaren kategorian guztira 1.256 boto jaso dira; horietatik, Irristaketako A.D. San Juan taldeak % 42a jaso du eta Grupompleo Pamplona Atletico (% 32) eta Beti Gazte (% 26) taldeen hautagaitzak gainditu ditu. Bestalde, C.A.Osasuna taldeak emandako 1.257 botoetatik % 51a eskuratu du, Saltoki Trikideak (% 25) eta Pamplona Atletico (% 25) taldeak bere jarraian suertatuz.

Urteko teknikaririk nabarmenenari eginiko bozketan Uxue Almiñanak igorritako 1.556 botoen % 58a jaso du, Jagoba Arrasate eta Aritz Garciaren aurretik, zeinek % 37a eta % 20a eskuratu dituzten, hurrenez hurren. Aitziber Gorraiz Larrionek, igorri diren 1.220 botoetatik % 58ko babesa jaso du, beraz, epaile nabarmenena bezala gainditu egin ditu beste bi hautagaiak, David Urdanoz Apezteguia (% 22) eta Ion Bustamante (% 20).

Kirolaren Sariak

Kirolaren Sariak urtero entregatu ohi dira, 1984. urtetik, azken urtean zehar ospatutako lehiaketetan Nafarroako kirol arloan nabarmentzekoak diren pertsona eta entitate haien lorpenak zein jarduerak aitortze aldera eta Foru Komunitateak lehiaketa kirolean eman ohi duen bereizgarririk gorenena suposatzen dute. Golardoen entrega ekitaldia otsailak 20an, asteartea, ospatuko da, 19:00etan, Nafarroa Arena pabiloian.


Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.