Abian da Laneko Une Aktiboak programa

2021/09/27

Joan den irailaren 24an Laneko Une Aktiboa programa pilotua jarri zen martxan, NUPek eta NKIk elkarlanean, bi erakundeetako langileei zuzenduta.
Helburua da langileek mugigarritasuneko, luzamenduko eta aktibazioko edo erlaxazioko eta oxigenazioko ariketa-errutinak ikastea, barneratzea eta esperimentatzea, lanpostuaren mugikortasun faltak eta sedentarismoak eragindako lesio kronikoak prebenitzen laguntzeko, bai eta eguneroko laneko errutinak berezko dituen jarrera eta keinu errepikakorrak ere.

Programa NUPen hiru egoitzatan eta Kirolaren Etxean gauzatzen da, ostiraletan, 10 minutuko denbora-tartean. Bertan, hainbat errutina jartzen dira martxan, langileek asimilatu eta nahi duten unean modu autonomoan praktikara eraman ditzaten.

Errutina horiek, aldi berean, euskarri bisual baten bidez bermatzen dira, eta bideo batzuk egiten dira euskarri gisa erabiltzeko.

Asmoa da programa hau kirol-federazioetako langile guztiei eta kirol-etxeko gainerako langileei zabaltzea, eta beste erakunde batzuentzat erreferentzia izatea.

 

Abian da Laneko Une Aktiboak programa

Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.