Kopuru horretatik, 2 milioi dagoeneko 129 talderi eman zaizkie liga nazionalak eta erkidegoen artekoak jokatzeko
Adi ordutegiari!
Larunbatean, martxoak 19, 20:00etan, Navarra TVren bitartez, NKIk Emakumezkoen Zilarrezko Dibisioko eskubaloi derbi nafarra emango du: Gurpea Beti Onak- Lagunak Eskubaloia
Emakumeen kirola ikusarazteko lanean jarraitzen dugu!!
Martxoaren erdialdean, NAOn argitaratuko da Kultura eta Kiroleko kontseilariaren otsailaren 25eko 14E/2022 Foru Agindu berria. Horren bidez, 2022. urtean kirol-instalazioak eraberritzeko toki-erakundeentzako diru-laguntzen deialdia onartzen da, 300.000 euroko gehienezko gastuarekin.
Joan den martxoaren 7an eta 9an Nafarroako Unibertsitate Txapelketako finalak jokatu ziren gizonezkoen Futboleko eta emakumezkoen Voleyko modalitateetan.
Amaia Osaba "kirolari nafarren hitzaldiak zure ikastetxean" programaren parte da. Ikasleek emakumezko kirolari bati harrera egiteko aukera izan zuten, eta martxoaren 3an beste kirol batez gozatu zuten: piragua. Asko gustatu zitzaigun, eskerrik asko Amaia!!!
NKIren Kirol eta Emakume Planari esker, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeek emakumezko kirolarien bizitza ezagutarazteko aukera dute. Oraingo honetan, Zumadia Eskolak eskubaloiko bi kirolari hauen bisita eskertu du, mundu profesionalean emakume gisa duten esperientzia erakutsi baitzuten. "Oso esperientzia polita izan zen".