2021eko Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominak eta Ohorezko Aipamenak emateko prozeduraren hasiera

2021/10/05

Urriaren 1ean, 527/2021 Ebazpenean, 2021eko Kirol Merituaren Zilarrezko Dominak eta Ohorezko Aipamenak emateko prozedurari hasiera eman zion NKIko Zuzendari Gerenteak, aholku-batzordeko kideak izendatu ziren eta proposamenak aurkezteko epeak ezarri ziren.

Horrela, 2021eko urriaren 7tik 31ra bitartean, kirol elkarteen erroldan dauden erakundeek, Nafarroako toki entitateek, Foru Komunitateko komunikabideek eta Kirol Zuzendariordetzak proposamenak egin ahal izango dituzte.

Zilarrezko Dominak emateko, kontuan hartuko da gutxienez 25 urte eman izana jarduera fisikoak eta kirol-jarduerak sustatzen eta garatzen, modu desinteresatuan eta ordaindu gabe, besteak beste.
Zilarrezko Dominen proposamenen esteka

Ohorezko Aipamenen kasuan, helburua da Nafarroako Foru Komunitatean kirola sustatzeko edo praktikatzeko jarduera eta ibilbide garrantzitsuak aitortzea.
Ohorezko Aipamenen proposamenen esteka

Ebazpenerako esteka


Zerrendara itzuli

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.