Abiadura galera eta esfortzuaren izaera indarraren entrenamenduan

Luis Sánchez Medina

Berrikitan arras azterlan interesgarria argitaratu da, (González Badillo et al., 2017a) lotzen dituena seriean gertatzen den abiadura galera eta esfortzuaren izaera bankuko press ariketan. Lotura hori interes handikoa da zehaztapen handiz jakiteko aukera ematen digulako zenbat errepikapen gelditzen zaizkigun burutzeko entrenamendu serie batean muskuluak huts egin baino lehen (ez baita batere gomendagarria, azken urteetan CEIMDen partaidetza hartu duten azterlan mordo batean agertu den bezala).

“Esfortzuaren izaera” (CE) (kasu, ez nahas esfortzuaren pertzepzio subjektiboarekin!) jatorriz González Badillo y Gorostiagak (1993) aurkeztu eta azaldutako terminoa da, garrantzi handikoa indarraren entrenamenduan. Esfortzuaren intentsitatearen edo mailaren adierazpidea da. Esfortzuaren izaerak adierazten du ariketa serie bakoitzean egiten diren errepikapenen eta egin litezkeenaren arteko erlazioa (posible diren errepikapenen gehienekora helduz gero). Hala ere, hori xehe-mehe zehaztea ez da egundaino gauza erraza izan, eta beti behar izan da entsegu-errorea erabili. Konparaziorako, pertsona batek 10 errepikapen egiten ahal baditu halako pisu batekin, eta 6 egiten baditu, haren esfortzuaren izaera 10etik 6 izanen litzateke: 6(10). Esfortzu hori bera 3 aldiz egiten badugu, 3x6(10) egin izanen dugu, hau da, 6 errepikapeneko 3 serie pisu bat erabilita, zeinarekin 10 egin genitzakeen lehen seriean.

Artikulu osoa Pdfn

Bilatzailea

Gure buletinak
Kategoriak


DATU-BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutua (Nafarroako Gobernua)
  • Helburua: Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko alorretatik programatzen diren jarduera eta ekitaldien gainean aldian aldiko informazioa jasotzea.
  • Legitimazioa: Interesatuaren baimena.
  • Hartzaileak: Datuak ez dira beste inoren eskuetara pasako legearen araberako eskaririk jaso ezean, edota horien esleitzea helburua betetzeko beharrezkoa geratzen bada.
  • Eskubideak: Datuak jaso, aldatu edota borratzeko zein informazio gehigarrian agertzen denaren araberako eskubideak dituzu.
  • Informazio gehigarria: Datuen Babeserako informazio gehiago hemen kontsulta dezakezu.